XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hortik, gero baserri hartatik basuan sartu, bide zabala dago Harrialderaino.

Minotauroaren labirintoa.

- Erraza da, moteil, baserrietan galdetzia ere badaukazu.

- Bai, bai, iritsiko naiz, lasai.

- Aio ba, asko ikasi.

- Agur eginez abiatu zen neskatxa.

Herriko plazan omen zegoen eskola, ez nekien nor nuen irakasle, are gutxiago ikaskide.

Pauso batzuk, mundu horretan bakarrik ibiltzeko gauza nintzen, uaaooh!

Eskola.

Eta eskolaren aurrean, hauxe:

1.-Apaiz bat.

Sotanarik gabea baina apaiza, badakizue zein erraz igartzen zaien.

2.-Bilbotar bat.

Ez zen BILBOTARRA NAIZ neonezko argitan inon azaltzen, baina badakizue zein erraz igartzen zaien.

3.-Donostiako neska tuntun-txolin bat.